XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.4. irudia.

4.4. irudi honetan adierazten denez, ab errematxearen diametroa behar adinakoa ez bada, loturak huts egin dezake mn ebakiduratik.

Arazoa sakon aztertuta, ebakidura horretan sorturiko tentsio ebakitzailea ez dela berdin banatzen ikusten da eta errematxeak ebakidura ezezik, F trakzio-indarren eraginpean makurdura ere jasaten du (4.4. irudia).

Hala ere, honelako kasuetan behar den diametroa kalkulatzeko mn planoan tentsio ebakitzailea berdin banatua dagoela kontsideratuko dugu.

Bere balioa F indarra mn sekzioaz zatituz lortzen da:

eta errematxearentzat beharrezkoa den diametroa, hurrengo honen bidez:

Errematxeak beste era honetara ere lan egin dezake (4.5. irudia), hau da, zeharkako bi sekzioak erabiliz.

Horrela beronek behar duen sekzioa erdira labur daiteke eta lehen aipaturiko makurdura-momentua galerazten du.